emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atzeman dituzte, bikotekideak jo dituztelakoan

Lekeition beste bat atxilotu dute, neska-lagun ohia atxiki duelakoan.

2009ko irailaren 7a
16:38
Entzun
Ertzaintzak atzo goizean 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Bilbon, San Frantzisko kale inguruan, neska-laguna jo egin zuela egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan du emakumeak begian kolpe gogorra zeukala eta Basurtuko erietxera eraman zutela. Gizonezkoak urruntze agindua zeukan.

Atzo bertan, 14:30ean, 32 urteko gizonezko bat atzeman zuen Villabonan (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egin ziola leporatuta. Emakumea osasun zentro batera eraman zuten artatzera. Donostiako Udaltzaingoak, berriz, 25 urteko gizon bat atxilotu zuen bart gauean bikotekidea jo zuelakoan. Emakumeak zauriak zituen, udaltzainen arabera.

Lekeition (Bizkaia) ere atzeman zuen beste gizon bat atzo Ertzaintzak -gaueko hamaikak aldera-, neska-lagun ohia atxiki zuelakoan honen borondatearen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.