Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman du atxiloketen berri. Barakaldon atxilotutakoak 24 urte ditu, eta buruan kolpe bat eman zion atzo bere bikotekideari. Erietxera eraman zuten andrea. Genero indarkeria delituengatik aurrekariak zituen gizonak.
Bilbon atzemandakoa ere atzo hartu zuten atxilo, 14:00 aldera, Iralabarri auzoan. Emakumeak salatu zuen bere bikotekideak ukabilkada bat jo ziola eztabaidan aritu eta gero. 41 urte ditu gizonak. Andreak salatu zuenez, lehenago ere oldartu izan zaio gizona, baina ez du inoiz salatu.
Gaur goizaldean atzeman dute hirugarren gizona, Gasteizko Lakua auzoan. 76 urteko gizon bat hartu du atxilo Ertzaintzak, bere bikotekideari eraso egitea egotzita. Santiagoko erietxera eraman dute andrea, aldaka apurtuta izan zezakeelakoan.