INDARKERIA MATXISTA

Hiru gizon epaitu dituzte Iruñean, sanferminetan sexu erasoak egin zituztelakoan

Bi akusatuk ukatu egin dituzte inputazioak, eta hirugarrenak akordioa egin du.

2016ko uztailaren 27a
20:09
Entzun

Nafarroako Justizia Auzitegian egin dituzte Iruñeko sanferminetan gertatutako hiru sexu erasoren inguruko epaiketak. Aurrenekoarentzat urtebeteko zigorra eskatu du fiskalak, baina akusatuak ukatu egin du Gazteluko plazako taberna batean emakume bati "ipurmasaila, aldakak eta bizkarra" ukitu izana. Biktimak ezin izan zuen erasotzailea identifikatu, baina lekuko bat "guztiz ziur" azaldu da akusatua izan zela erasotzailea.

Bigarren akusatuarentzat bi urteko zigorra eskatu du fiskalak, eta hark ere ukatu du erasorik egin izana. Inputatuak esan du biktima, emakumezkoa, "agian pertsonaz okertu" dela, baina andrea ziur azaldu da inputatua zela erasotzailea.

Hirugarren gizonezkoa ados jarri da akusazioarekin, eta fiskalak erretiratu egin du sexu abusuen akusazioa. Lesio delitu bat egotzi diote. Gizonak onartu egin du biktimari 500 euroko kalte-ordaina ematea eta 360 euroko isuna ordaintzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.