Jaurlaritzako Barne Sailak adierazi duenez, Ertzaintzak 47 urteko J.A.V gizonezkoa atxilotu du goizaldeko 02:30tan Urnietan, emaztea jipoitzeagatik. Gainera, senarrak etxean duen eskopetarekin tiro bat botako ziola mehatxatu du bere bikotea. Emaztea Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute, jasotako kolpeak direla eta. J.A.V. gaur epaituko dute.
Bestalde, Ertzaintzak gaur jakitera eman duenez, atzo bi lagun atxilotu zituen Bilbon, euren bikoteak jipoitzeagatik. Lehenengo atxiloketa Unamuno plazan burutu zuen, goizeko hamaiketan. 26 urteko J.J.J. atxilotu zuen Ertzaintzak, bere neska-laguna kolpatzeagatik.
21:00etan, berriz, 53 urteko G.S.B. atxilotu zuen, Santutxun. Pertsona batek 112 telefonora deitu zuen, eta inork erantzuten ez zuen arren, kolpeak eta oihuak entzuten ziren. Horren aurrean, Ertzaintza telefono deia egindako etxebizitzara joatea erabaki zuen. Bertan emakumezko bat aurkitu zuten lurrean, kolpe ugarirekin.
Genero indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte beren bikote-lagunak, emakumezkoak, jipoitzeagatik
Azken orduotan hiru gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak beren bikote-lagunak, emakumezkoak, jipoitu dituztelakoan. Hiru horietatik bi Bilbon atxilotu zituzten, atzo. Hirugarrena, gaur goizaldean, Urnietan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu