Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon, pisukide duen emakumea ustez jo egin zuelako. Biktima haurdun dago.
Ertzainen arabera, gizonezkoak ostikoz hautsi egin zuen emakumezkoaren gelako atea, eta sabelean eta gorputz osoan hainbat kolpe eman zizkion.
Emakumezkoa anbulantzia batean Basurtuko (Bizkaia) erietxera eraman zuten.
Halaber, Bilbon bertan 38 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek, bikotekideari eta koinatari eraso egitea leporatuta. Udaltzaingoak emakume bien aitorpenean oinarrituta zabaldu duenez, atzo arratsaldeko bost eta erdiak inguruan gertatu zen erasoa, bikotearen etxean. Hala, bikotekidea iraindu, mehatxatu eta jo egin zuen, eta hura babesten saiatu zen koinata ere bai. Bi emakumezkoen lau haurrak han zirela gertatu zen erasoa.
Basaurin (Bizkaia) ere atzeman du Ertzaintzak beste gizonezko bat, 38 urtekoa. Neska-lagunari etxeko mahaiko egurrarekin buruan kolpea ematea egotzi diote. Ertzainek diote ondoren kalteak eragin dituela etxebizitzako atarian eta zenbait ibilgailutan.
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Basaurin, emakumeei jotzea egotzita
Haurdun dagoen pisukideari eraso egitea leporatu diote bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu