Ertzainek 47 urteko gizonezkoa ( JJ.S.I.) atxilotu zuen atzo goizean Bilbon, bere bikotekidea jo zuelakoan. Semearekiko tratu txarrak eragin izana ere leporatu diote.
Goizeko bederatziak aldera ertzainek herritar baten deia jaso zuten, Larraskitu auzoko ikastetxe baten ondoan emakume bat jo egin zutela-eta. Biktimak semearekin ikastetxean sartzea lortu zuen, babes bila. Ustezko erasotzailea han ondoan atxilotu zuten.
Bilbon bertan 39 urteko gizonezkoa ere atzeman dute ertzainek, bikotekide ohia jo duelakoan. Atzo atxilotu zutela jakinarazi du Ertzaintzak, Santutxu auzoan, Iturribide kalean. Polizien arabera, lehengo ostiralean bi urteko alabaren aurrean jo zuen ustezko erasotzaileak emakumea.
Donostian ere atxilotu du gizonezko bat Ertzaintzak, bart, ustez bere bikotekidea jo egin duelako. Ertzainen arabera, gizonezkoak emakumea lurrera bota du, kalean zirela, eta lurrean hari kolpeak ematen segitu du.
Goizeko hiruretan izan da gertaera, Nafarroa Beherea plazan. Ertzainak hara azaldu direnean, biktimak aurpegian kolpe zantzuak dituela ikusi dute, eta gizonezkoa atzeman dute orduan (D.S.G., 28 urte).
Emakumeen kontrako indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Donostian, emakumeen kontrako indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu