Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, Getxon eta Donostian, bikotekideak jotzea egotzita

2007ko abenduaren 12a
15:43
Entzun
Ertzaintzak hiru gizonezko atzeman ditu Bilbon, Getxon (Bizkaia) eta Donostian, euren bikotekide ohia edota bikotekideak jo egin dituztelakoan.

Bilbon 50 urteko gizonezkoa -V.M.R.- atxilotu zuten atzo. Emakume batek ertzainei gaueko hamaikak aldera deitu egin zien, bikotekide ohia etxean sartu eta heriotz mehatxua egin ziolako. Emakumeak zioenez, bikotearekin moztu ondoren "behartuta" sentitu zen hari etxean gela bat alokatzera, gizonezkoak mehatxuak egiten zizkiolako.

Astelehenean etxetik alde egiteko eskatu zion emakumeak eta, honen arabera, besteak jo egin zuen. Gizonezkoa atzo etxera itzuli zen, leiho batetik, eta txikizioak eragiten hasi zen. Handik gutxira atzeman zuen Ertzaintzak.

Getxon 43 urteko gizonezkoa -V.J.M.L.- atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak, goizean bikotekidea aurpegian jotzea leporatuta eta aizkora bategaz heriotz mehatxua egiteagatik, biktimak esan duenez. Ustezko erasotzaileak etxetik irten zuen ondoren. Itzuli zenean, zain zeuzkan ertzainak.

Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan zuten lehenago, arta zezaten.

Donostian 55 urteko gizonezkoa atzeman du Ertzaintzak bart, beira batekin bikotekideari ustez eraso egiteagatik. Goizeko ordubietan izan da gertaera, Altza auzoan. Emakumeak eman die abisu ertzainei, eta han atxilotu dute gizonezkoa.

Biak ospitalera eraman dituzte, zauriak zituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.