emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Errenterian, Portugaleten eta Lasarte-Orian, bikotekideei eraso egin dietelakoan

2009ko otsailaren 27a
15:48
Entzun
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Errenterian (Gipuzkoa), emazteari jo egin ziolako ustez. Emakumea haurdun dago. Honek salatu duenez, senarrak bultza egin zion eta beirazko mahai baten gainera erori zen; zauria egin zuen lepoan. 22:30ean izan zen gertaera, etxebizitza batean.

Portugaleten (Bizkaia) beste gizon bat atxilotu dute ertzainek -42 urtekoa-, gaur goizeko ordubiak aldera, etxe batean, neska-laguna jo egin duelakoan. Biktimak salatu du mutilak lepotik heldu eta lurrera bota duela, eta leihotik botatzen ere saiatu dela. Emakumea San Juan erietxera eraman dute, buruan eta aurpegian zauriak zituelako.

Emakumeen aurkako indarkeriaren azken kasua, berriz, Lasarte-Orian (Gipuzkoa) gertatu da. Atzo19:00ak aldera, emakume batek tratu txar psikologiko eta fisikoak salatu zituen ertzain etxe batean. Bere bikotekide ohiak behin eta berriz erasotu izan diola esan zuen.

Gertaeren berri izandakoan, ustezko erasotzailearen etxebizitzara jo zuten hainbat ertzainek. 34 urteko ustezko erasotzaileak ez zela aterako oihukatu eta butano eta gasolina bonbonak leherraraziko zituela mehatxatu zuen. Orduan, ertzainek segurtasun neurri gisa bizilagunak euren etxebizitzetatik aterarazi zituzten. Suhiltzaileak eta psikologo bat ere bertaratu zen. Sei ordu ondoren, ertzain batek -psikologoari esker- ustezko eraotzailea atzematea lortu zuen. Genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.