Emakumeen kontrako erasoak

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Euskal Herrian beren bikotekideak erasotu dituztelakoan

Azken orduetan hiru gizonezko atxilotu dituzte Euskal Herrian, ustez beren bikote lagunak erasotu dituztelako. Atxiloketa horietako bi Nafarroan egin dituzte —Lizarran bat eta Mutiloan bestea—, eta hirugarrena Bizkaian —Durangon—.

2004ko ekainaren 17a
18:06
Entzun
Zehazki, bart goizaldean 38 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Durangon. Antza denez, eztabaida baten ondoren bere bikotea jo du erratzaren kirtenarekin. Emakumeak ubeldurak eta hematomak zituen Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Goizeko ordubietan jaso dute abisua: bikotearen bizilagun batek deitu die ertzainei eztabaida gogor baten berri emanez. Esandako atarira heldu direnean, gizon bat aurkitu dute handik alde egiaten. Identifikatu, eta ustezko erasotzailea dela konturatu dira.Emakukmeak gertatutakoa azaldu die, eta ertzainek gizona atxilotu dute.

Lizarran (Nafarroa), berriz, 21 urteko neska gazte batek salatu du 22 urteko mutil bat tratu txar fisiko zen psikologikoak eman dizkiola, eta gizona atxilotu egin ditu foruzainek. Emakumeari medikuek egindako azterketan ageri da ezpainean, lepoan eta oinean zauriak dituela erasoaren ondorioz.

Atzo, berriz, Mutiloan (Nafarroa) atxilotu zuen Foruzaingoak gizonezko bat genero indarkeriagatik: zehazki, Agoizko auzitegi batek badaezpadako neurriak hartuak zituen gizonezko horren kontra emazte ohiari emandako tratu txarrengatik, baina, atzo, emakumeak foruzainei deitu zien telefono bidez senarraren mehatxuak jasotzen ari zela esanez. Babes agindua eskatu zuen andreak, eta foruzainek atxilotu egin zuten gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.