Gasteizko udaltzainek bi gizonezko atxilotu dituzte asteburuan, euren bikotekideak ustez jo egin dituztelako, eta Bilbokoek beste bat, arrazoi bera egotzita.
Gasteizen gizonezko bat larunbat eguerdian atzeman zuten, bizilagun baten deia jaso ondoren. Udaltzainak etxe batera joan ziren eta 54 urteko emakume batek esan zien bikotekideak lepoa bihurritu egin ziola eta duela bost urtetik ari dela tratu txarrak jasotzen. Gizonezkoak -57 urte-, aldiz, zioen gezurra zela hark esandakoa, baina udaltzainek atxilotu egin zuten.
Beste atxiloketa atzo goizean egin zuten, zazpiak aldera, Araba jenerala etorbidean. Haien arabera, gizonezko batek emakume gazte bat jo zuen.
Bilbon igande goizean atzeman zuten, 25 urteko gizonezkoa. Honen bikotekideak udaltzainei esan zienez, gizonezkoak muturrekoa eman zion. Ezpaina apurtuta zeukan, eta osasun zerbitzuek artatu egin zuten. Ustezko erasotzailea han zen, eta atxilotu egin zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Bilbon, bikotekideak jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu