Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte genero indarkeriagatik

Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu azken orduetan, ustez genero indarkiarekin zerikusia duten delituak egin dituztelako. Gasteizen 27 urteko gazte bat atxilotu dute, emaztea jipoitu duelakoan. Sestaon (Bizkaia), berriz, aita-seme batzuk, aitaren emaztea jo dutela egotzita.

2004ko ekainaren 21a
15:51
Entzun
27 urteko K.S.K. atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, hain zuzen ere, emazteari eraso egin ziolako. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, emakumezkoak etxetik alde egin zuen senarraren kolpeak jasan eta gero. Kalera irten zenean, ondotik pasa zen anbulantzia bat gerarazi zuen, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten. Osasun laguntza jaso eta gero, ertzain etxe batera joan zen emakume hori, eta han senarraren kontrako salaketa jarri zuen tratu txarrak ematen zizkiola eta. Tratu txar horiek azken urteetan behin eta berriz gertatu direla esan zuen, gainera.

Salaketa hori jaso eta gero, bikotea bizi zen etxera joan ziren ertzainak, eta han K.S.K. atxilotu zuten.

Sestaon, berriz, 53 urteko E.L.A. eta 32ko E.L.F. gizonezkoak atxilotu ditu Ertzaintzak, aitaren emaztea kolpatu zutela leporatuta. Izan ere, igande goizaldean E.L.A. Gurutzetako Ospitalean ingresatu zuten, jipoia jasota. Handik Ertzaintzari deitu zioten, eta erietxean hartu zioten deklarazioa biktimari. Tratu txarrak orain urte batzutatik jasotzen dituela adierazi zien emakumezkoak, eta ohiko salaketak jarri arren egoera ez zela aldatzen. Aurrez aipatutako bi gizonezkoak atxilotu zituzten ertzainek, eta gaur deklaratuko dute epailearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.