Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Iruñean eta Bilbon, genero indarkeriagatik

2007ko apirilaren 16a
14:27
Entzun
Iruñeko udaltzainek 38 urteko gizonezko bat (B.C.A.) atxilotu zuten atzo Donibane auzoan, honek bikotekidea ustez hainbat aldiz jo zuelakoan. Udaltzainen arabera, kalean bertan eman zizkion kolpeak, goizeko 4:20an.

Labaien karrikan gertatu zen erasoa, eta bizilagun batek eman zien abisua udaltzainei. Iritsi zirenean, biktimak (emakumeak) hainbat kolpe zituela ikusi zuten. Ustezko erasotzailea ihes egina zegoen ordurako eta emakumeak haren ezaugarrien berri eman udaltzainei. Handik gutxira atxilotu zuten.

Bilbon, berriz, udaltzainek bi gizonezko atzeman zituzten atzo, bikotekide ohiak jotzeagatik. Lehen gertaera goizeko 2:30ean izan zen. Udaltzainek San Francisco kalean 46 urteko gizonezkoa (L.M.F.L.) emakumea kolpatzen ikusi zuten. DYAkoen laguntza jaso zuen emakumeak, eta, esan zuenez, hirugarren aldia zen erasoa jasotzen zuena.

Bilboko beste erasoa Areetan izan zen, 21:00ak aldera. Udaltzainek 29 urteko gizonezkoa (B.Q.G.) atzeman zuten, bikotekide ohia jotzeagatik. Basurtoko erietxera eraman behar izan zuten emakumea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.