Larunbat arratsaldean 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak bikotekide emakumezkoari eraso egiteagatik. Kristal zatiekin zauritu zen emakumezkoa, bikotekideak kristalezko altzari baten kontra bultza egin zionean.
Goizaldean, berriz, telefono dei bat jaso zuten Gasteizko polizia etxeko ertzainek, andre batena; etxeko komunean babestuta zegoela esateko hots egin zien, bikotekidea oldartu egin zitzaiolako, eta jo egin zuelako. Andreak esandako tokira joan ziren ertzainak, Salburua auzora, eta bikotekidea atxilotu zuten, 26 urteko gizon bat.
Getxon ere (Bizkaia) atxiloketa bat izan zen genero indarkeriarekin lotuta; gizon bat polizia etxera eraman zuten bikotekidea bortxaz atxikitzea egotzita.
18 urteko emakumezko bat ere atxilotu zuen larunbatean Ertzaintzak, Bilbon, bikotekide emakumezkoari eraso egitea egotzita. Beste emakumeari labana batekin erasotzeagatik atxilotu zuten.