Martxoaren 3ko Biktimen elkarteko eledun Andoni Txaskorekin batera agerraldia egin dute ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuetako ordezkariek.«Jadanik 30 urte igaro dira, eta eskubide sozial eta politikoen urritasuna sekulakoa da», salatu du ESK-ko ordezkari Iñaki Martinek. Duela hiru hamarkadako egoera eta egungoa parekatu ditu. «Aldaketarako omen den aro batean, norbanakoen eta talde eskubideen urraketak Euskal Herrian indarrean jarraitzen du, eta PSOEk ez du iraganarekin hausten», salatu zuen. Egoera horrek, gainera, Euskal Herrian abiatu daitekeen bake prozesua «baldintzatzen» duela iritzi zion.
LABeko Lourdes Uribarrik, egun langileriak bizi duen egoera «gordina» kritikatu zuen prekarietatea eta esplotazioa oraindik present daudela gogoraziz. «Bidegabekeria» horien aurrean, salaketa, borroka eta mobilizazioa beharrezkoak direla azpimarratu zuen.
Horiek guztiak medio,hurrengo ostiralean sarraskiaren biktimen omenez Gasteizen egingo den ekitaldira, eta ondorengo manifestaziora joatekodeia luzatu zuten sindikatuetako ordezkariek. Bi eskari egin zizkioten, era berean, Espainiako Gobernuari: martxoaren 3ko biktimak «terrorismoaren biktimatzat» har ditzala eta duela gertatutakoarekin «justizia» egin eta «egia» argitu dezala.
Martxoaren 3ko 30.urteurrena
Hiru hamarkada pasa eta gero oraindik eskubideak urratzen direla salatu dute hainbat sindikatuk
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak bost langile hil eta beste ehunka zauritu zituenetik hogeita hamar urte joan diren arren, langile askok ez dute ahaztu gertatutakoa. Ez, behintzat, ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek. Lau sindikatuok bat egin dute martxoaren 3ko gertakarien 30.urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldiekin. Duela hiru hamarkada Gasteizen herritarren eskubideak zapaldu zituzten moduan, gaur egun, oraindik, Euskal Herrian eskubideen urraketak «errealitate» izaten jarraitzen duela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu