Sutea

Hiru ibilgailu kiskali dira Barakaldon

Barakaldoko (Bizkaia) Zopinpa kalean hiru auto kiskali ditu suak bart goizaldean. Sutea nola piztu den argitzeke dago oraindik. Beste bost ibilgailuri ere ereagin die.

2006ko maiatzaren 25a
18:05
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizaldeko hirurak aldera hasi da sua, aipatu kalean aparkatuta zegoen Renault Traffic furgoneta batean. Handik Volkswagen Polo bera eta Renault19 batera zabaldu dira garrak, eta guztiz kiskalita geratu dira hiru ibilgailuak. Garrek beste bost autori ere eragin die, baina hainbesteko kalterik eragin gabe.

Sua nola piztu den ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.