Hiru ingurabide egiteko lurrak desjabetzea onartu du Foru Gobernuak

Krisi ekonomikoari aurre egiteko planean jasotzen da Mendabiako, Lodosako eta Milagroko ingurabideak egitea

Erredakzioa
Iruñea
2009ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak premiazko jo ditu Lodosako, Milagroko eta Mendabiako ingurubideetako lanek hartuko dituzten lurren desjabetzeak. Hain zuzen ere,3.006.102 euro erabiliko ditu Nafarroako Gobernuak lur horiek erosteko. Lodosako proiektura 691.232 euro emango dituzte, Milagrokora 890.000 euro eta Mendabiakora 1.848.870 euro. Lanak zein enpresek egingo dituzten erabaki ostean, hiru proiektuak hasteko bigarren urratsa da atzo onartutakoa.

Hiru proiektuak Nafarroako Gobernuak atzeraldi ekonomikoari aurre egiteko onartutako planean jasotzen dira. Planak 2012. urtera bitarteko iraupena izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.