Goizaldeko 04:45 inguruan izan da sutearen berri, SOS Nafarroako zerbitzuek hainbat dei jaso dituztenean.El Montecillo gasolindegiaren alboko gidarientzako zerbitzu gunean hainbat kamioi sutan zirela jakinarazi dute dei horiek. Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileak joan dira hara, eta goizeko seiak arte jardun dute sua itzaltzen.
Nafarroako Gobernuak agertu duenez, hiru kamioi erabat kiskali dira. Halaber, tentsio une handiak bizi izan direla agertu du, 50 bat kamioi zeudelako gune hartan aparkatuta, ibilgailu horietako askotan gidariak barruan lo zeudelako, eta suak harrapatzeko arriskuan izan direlako. Hala ere, inor ez da zauritu.
Sutea nahita eragindakoa izan dela uste du Nafarroako Gobernuak, gune batean baino gehiagotan hasi baita, eta garrak pizteko erregaia erabili dela adierazten baitute zenbait aztarnak.
Bart gauean Huescan (Aragoi, Espainia), eta Tarragonan (Katalunia) antzeko gertakariak izan dira.
Sutea
Hiru kamioi erre dira Buñuelen errepideko zerbitzugune batean, ustez nahita su emanda
Bart gauean sute handia izan da Buñuelen (Nafarroa), A-68 errepideko zerbitzu gune batean, eta, ondorioz, hiru kamioi guztiz kiskali dira, eta beste asko erretzeko arriskuan izan dira. Nafarroako Gobernuak uste du kamioiei nahita eman dietela su. Zenbait iturriren arabera, oraindik garraio arloko lanuzteari eusten dioten auto berriak garraiatzeko kamioietako gidariak eta zamatzaileak izan litezke sutearen eragileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu