Etxegabetzea

Hiru kideko familia bat etxegabetu dute Gasteizko Zabalgana auzoan

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak etxe ataria inguratu dute protestak ekiditeko. Arabako Kaleratzeak Stop taldeak salatu du familiari ez diotela bestelako aterperik bermatu kalean utzi aurretik.

Ertzaintzak ez die utzi manifestariei Zabalgana auzoko etxe atarian sartzen. KALERATZEAK STOP ARABA
2016ko urriaren 3a
18:19
Entzun

Aurreko aldietan izandako liskarrak saiheste aldera, goizean goiz joan dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa Gasteizko Zabalgana auzoko Iruña Veleia kalera, etxegabetzea egitekoa zuten etxearen ataria inguratzeko asmoz.

Kaleratzeak Stop taldeak deituta, Ertzaintzak jarritako zintaren inguruan bildu da jendea. Alferrik izan da, ordea, eta hiru kideko familia kaleratu egin dute. Emakumea eta bi seme-alabak Etxebideren etxe batean bizi ziren. Etxearen jabea, ordea, partikular bat da.

Kaleratzeen aurkako plataformek eskatua zioten epaileari etxegabetzea atzera zezala, familiarentzako beste aterpe bat bilatu artean. Epaitegiek, baina, prozedurarekin aurrera egitea erabaki dute.

"Partikularren arteko akordio batez ari gara, eta ez dugu horretan esku hartuko. Baina inor etxetik kaleratu aurretik beste aterpe bat izango duela bermatu behar zaio. Izan ere, Europak berak onartu du etxegabetze bat dela etxea izateko eskubidea urratzeko modurik ankerrena", salatu du plataformako kide Arturo Val del Olmok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.