Goizeko hamaiketarako deituak zituzten herritarrak Alokabidek Gasteizko Zabalgana auzoan dituen etxeetako baten atarian. Izan ere, ordu horretarako zegoen aurreikusia familia baten kaleratzea. Dozenaka lagun bildu dira kaleratzeen aurkako plataformek deitutako protestara. Haiekin batera izan da une oro kaleratze agindua jaso duen familia ere (bideoa: Juanan Ruiz / Argazki Press).
[Youtube]https://youtu.be/j_CVp0rkfzw[/Youtube]
En "ciudad libre de desahucios" @Alokabide y policía desahucian así¿Algo q decir @gorka__urtaran ? #AnastasiaSeQuedapic.twitter.com/0ZZSn4qu32
— Errekaleor Bizirik! (@Errekaleor) 2016(e)ko irailak 15
Kaleratzeen aurkako plataformak salatu duenez, emakumezkoak aspaldi egina zuen diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskaria, baina abuztura arte ez zen 800 euroko laguntza jasotzen hasi.
Protesta hasi eta gutxira, ordea, Ertzaintzaren patruila bat agertu da, eta tentsio uneak bizi izan dituzte bertara bildutakoek. Arabako Kaleratzeak Stop plataformako kideek salatu dutenez, segurtasun indarrek borrak erabili dituzte jendea aterarazteko. Indarrez atera dituztenen artean baziren EH Bilduko kideak ere, tartean Kike Fernandez de Pinedo Batzar Nagusietan duten bozeramailea.
Alferrik izan dira protestak, ordea, eta kalean dira emakumea eta bi adingabeak. Anda gurpildun batean eraman behar izan dute emakumea, antsietateak jota. Alokabide eta Jaurlaritzaren "hipokrisia" gaitzetsi du Kaleratzeak Stop elkarteak, eta salaketa aurkeztuko duela iragarri. Hipotekek kalte eginikoen plataformak EAJ egin du gertatutakoaren erantzule, eta "egiazko neurriak" eskatu dizkiote halakorik gehiago gerta ez dadin.
.@Alokabide Ama bat eta bere bi haurrak kalegorrian utzi dituzue, bortxaz gainera #Nazka#AnastasiaSeQuedapic.twitter.com/yNwOsGdVsR
— Asier Lauzurika (@alauzurika) 2016(e)ko irailak 15