Ertzaintzak jakinarazi duenez, egun osoan zehar izan dira auto pilaketak Biriatuko ordainlekuan, Baionarako norabidean; goizean goiz hasi dira ilarak, 09:30 ingururako, eta orduek aurrera egin ahala, luzatuz joan da buxadura.
Eskuineko errailean hasi dira ibilgailuak pilatzen, bertatik baitoaz kamioiak, eta eguerdirako, zazpi kilometrokoa zen ilara. Iluntzean, murriztuz joan da, eta 20:25ean, hiru kilometroko ilara zegoen.
Kataluniako erasoen ondotik, ostegunaz geroztik, errepideetako kontrolak ugaritu egin dituzte Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugak zeharkatzen dituzten errepideetan. Azken egunetan, ohikoagoak izan dira ilarak Biriatun.