Gizartea

Hiru lagun arin zauritu dira Bilboko etxe batean izandako sutean

2008ko otsailaren 19a
14:12
Entzun
Bilbon Concepcion kaleko etxebizitza batean sutea izan da gaur, sukaldean, eta ondorioz hiru lagun arin zauritu dira, Udaltzaingoak esan duenez.

Haietako bat etxeko jabea da, 91 urteko gizonezkoa; sua eskuekin itzaltzeko saioan hartu du min -erredura izan du eskubiko eskuan-. Beste bi zaurituak udaltzainak dira; arnasketa arazoak izan dituzte, keagatik. Inor ez zuten osasun zentrora eraman.

Eguerdiko hamabietan izan da ezbeharra, kaleko 7. zenbakiko eraikinean. Bilboko suhiltzaileek ordu erdirako kontrolpean zeukaten sua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.