Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Algortan

Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko ustez hainbat kartel ari ziren jartzen ustez hiru gazte. Polizia etxera eraman dituzte.

2014ko otsailaren 6a
18:03
Entzun

Arkaitz Bellonen omenezko kartelak kendu dituzte ertzainek. Horri uko egin, eta atxilotu egin dituzte hiru mutilak; komisariara eraman dituzte han identifikatzekotan. Atxiloketaren unean, Maitane Nerekan Getxoko Bilduren zinegotzia bertaratu da eta ertzainekin hitz egiten saiatu da; ez du lortu ertzainen erabakia aldatzerik, eta gazteak polizia etxera eraman dituzte.

Ukberri.net-en arabera, ertzainek Ernai gazte erakundearen kartelen kopia bat kendu diote gazteei, eta segidan euren buruak identifikatzeko eskatu. Gazteek erasoaren arrazoiak eskatu dizkiete ertzainei, eta ertzainek erantzun diote Bellonen inguruko Algortako pintaketen egilea identifikatzeko dela. Hiru lagunek ez dute identifikatu nahi izan; "jazarpen politikorako aitzakia" dela argutiatuz. Ukberri.net-en arabera, gazteek lau kartel jarri dituzte;  ezin izan dituzte gehiago itsatsi, ertzain patruila-autoa hasieratik segika zeukaten".

Gazteek adierazi dute ez dutela Algortako pintaketekin inolako zerikusirik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.