Atxiloketak

Hiru lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak, ETAko kide izatea egotzita

Haietako bat Aitzol Iriondo da polizia iturrien arabera. ETAko buruzagitzako kidea izatea egozten diote. Baigneres de Bigorre inguruan atxilotu dituzte.

2008ko abenduaren 8a
19:05
Entzun
Espainiako albiste agentziek zabaldu dutenez, Frantziako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu Bagneres de Bigorre (Pirinio Garaiak departamendua) inguruan, ETAko kide direlakoan. Haietako bat Aitzol Iriondo dela ziurtatu dute polizia iturriek.

Iturri horien arabera, garrantzi handikoa da operazioa, ETAko buruzagietako bat izatea egozten baitiote Iriondori; Garikoitz Azpiazu Txeroki atxilotu ostean ETAko buruzagitza militarra Iriondok hartu zuela diote.

Atxiloketen inguruko beste xehetasunik ez dute eman oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.