Atxiloketak

Hiru lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak Lapurdin eta Nafarroa Beherean

Parisko Laurence Levert epailearen aginduz hiru lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak: Jon Oihenart Isturitzen (Nafarroa Beherea), Bernard Trounday Hendaian (Lapurdi) eta Ainara Goñi Ziburun (Lapurdin). Efe albiste agentziak polizia iturrietan oinarrituta agertu duenez, Segiren aurkako ikerketa batekin lotuta atxilotu dituzte.

2006ko maiatzaren 30a
23:34
Entzun
Efe-k aipatzen dituen polizia iturrienarabera, DNAT Terrorismoaren Aurkako Dibisio Nazionaleko poliziek eta Bordeleko Polizia Judizialeko kideek parte hartu dute operazioan, eta Levert epailearen aginduz ari dira. Oihaneart eta Trounday Baionako polizia etxean dauzkatela zehaztu dute iturri horiek.

Ainara Goñiren atxiloketaren albistea, berriz, Askatasunak eman du. Elkarte horrek agertu duenez, eguerdian atxilotu dute, Lohizune eta Ziburu artean. Goizean lanean egon da, eta bazkaltzera atera denean atzeman bide dute.

Atxiloketa horien aurka protestatzeko Isturitzen , Hendaian eta Ziburun elkarretaratzeak antolatu ditu Askatasunak, biak 19:00etan: Isturitzekoa plazan, Hendaiakoa Herriko Etxearen aurrean eta Ziburukoa portuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.