Eder Aritz Zizurren edo Lizarran atxilotu duten ez dago argi. Askatasunaren arabera, Lizarran atxilotu dute; 'Efe'-k "iturri ofizialetan" oinarrituta zabaldu duenez, Zizurren. Hala ere, Lizarran haren izenean legokeen etxebizitza bat miatu dutela zehaztu du aipatutako albiste agentziak.
Beste bi gazteak Antsoaingoak dira. Mikel Ziaurriz, ordea, Iruñeko Alde Zaharrean bizi da eta han atxilotu dutela zabaldu du Askatasunak. Gorka Diez de Ulzurrun, berriz, Foruko AEKren barnetegian atzeman dutela. Lizarran ez ezik, Antsoainen eta Iruñean egñin dituzte miaketak.
Guardia Zibilak otsailaren 11n Basaurin (Bizkaia) harrapatutako Javier Perez de Aldunateren atxiloketarekin lotu ditu gaurkoak.
Atxiloketak
Hiru lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, bi Nafarroan eta hirugarrena Bizkaian
Askatasunak jakinarazi duenez, nafarrak dira Guardia Zibilak atzeman dituen hiru lagunak: Antsoaingo Mikel Ziaurriz eta Gorka Diez de Ulzurrun, 24 urtekoak, eta Zizurko Eder Aritz Lizaso (22 urte). Nolanahi ere, Diez de Ulzurrun Bizkaian, Foruko AEKren barnetegian, atxilotu dute. 'Efe' albiste agentziak zabaldu duenez, ETArekin zerikusia izatea egozten diete hirurei. Diez de Ulzurrun Guardia Zibilak Madrilera daramala jakinarazi du Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu