Espainiako Poliziak pederastiaren kontrako operazio zabal bat egin du gaur goizean Euskal Herrian, Katalunian eta Espainian, eta 39 lagun atxilotu ditu pederastak direlakoan. Horietako hiru Bizkaian atxilotu ditu, Efe albiste agentziak jakinarazi duenez.
Atxilotuek euren ordenagailuetan haur pornografia zutela azaldu dute, eta Internet bidez parketatu egiten zutela. Prostituzioa eta adingabeen galaraztea leporatzen diete. Polizia ikertzen ari da artxibo horiek jatorria non duten, sexu abusuen delitua ere egon ote litekeen jakiteko.
Horrez gain, beste polizia operazio batean, Donostian etxe bat miatu dute, hori ere pederastiarekin lotuta. Operazio horretan 59 lagun atxilotu dituzte, haur pornografiaren artxiboak izateagatik horiek ere. Ezkutuko kamerak erabiliz haurrak grabatzen zituzten —kasuetako batean komunean—, eta irudiak partekatzen zituzten.