Hiru lagun atxilotu dituzte Frantzian ETAko kide izatea egotzita

Alaitz Areitio, Aitor Lorente eta Igor Igartua dira atxilotuak. Bagneres de Bigorren atzeman dituzte, Pirinio Garaietako departamenduan. Frantziako Poliziak Espainiakoaren laguntzarekin egin du operazioa, iturri ofizialen arabera.

2007ko ekainaren 7a
19:01
Entzun
Frantziako Poliziak hiru lagun atxilotu ditiu Bagnerese de Bigorreko etxebizitza batean, ETAkoak izatea leporatuta. Atxilotu dituztenean armatuta zeudela zabaldu dute polizia iturriek, eta, etxean pistola bat, agiri faltsuak eta matrikulak faltsutzeko tresnak aurkitu dituztela. Hasiera batean, atxilotuetako bat Francisco Lopez Peña dela zabaldu du Poliziak, baina ondoren zuzendu, eta atxilotuak Aitor Lorente, Alaitz Areitio, eta Igor Igartua direla ziurtatu du.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak eguerdian esan du hirurak ETAren arlo militarreko kideak direla, "eta, agian, komando batekoak". Operazioak zabalik segitzen duela jakinarazi du.



Goizeko seietan atxilotu dituzte, eta polizia iturrien arabera, duela bi astetik kontrolatuta zeuzkaten. Frantziako Poliziak Espainiakoaren laguntzarekin egin du operazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.