Clermont-Ferrand inguruan atxilotu dituzte hiru lagunak, Frantzia erdialdean. Operazioan etxebizitza bat arakatu du Frantziako Poliziak, eta Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok jakinarazi duenez, bi subfusil, bi pistola, bi eskopeta, CETME bat eta granada jaurtigailu bat atzeman dizkiete. Iturri horien arabera, autoak lapurtzeko material informatikoa ere aurkitu dute.
Hain justu, gaur betetzen da urtebete Frantziako Poliziak, besteak beste, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre atxilotu zituenetik.
Atxiloketak
Hiru lagun atxilotu dituzte Frantzian ETAkoak direlakoan
Frantziako Poliziak eta Espainiakoak Frantzia erdialdean elkarlanean egin duten operazioan gutxienez hiru lagun atxilotu dituzte, ETAkoak direlakoan. Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok jakinarazi duenez Harriet Agirre donostiarra eta Idoia Mendizabal ordiziarra dira atxilotuetako bi. Hirugarrengoari buruz gizonezkoa dela besterik ez dute esan. Atxiloketak egiteaz gain etxebizitza bat ere miatu du poliziak, eta hainbat arma eta material informatiko atzeman dituztela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu