Bart goizeko hirurak inguruan liskarra izan da Tolosako Kale Nagusian (Gipuzkoa), inauteri jaien azken egunean. Ertzaintzaren berri iturrien arabera, telefono dei bat jaso ondotik joan dira kale horretara; dei horren bidez jakinarazi diete hainbat gazte borrokan zebiltzala.
Ertzainak bertaratu direnean zenbait gazte erasoka hasi zaizkiela esan dute polizia iturriek. Ondorioz, hiru ertzain zauritu egin dira.
Gertaerarekin zerikusia dutelakoan bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak tokian bertan. Hirugarren laguna etxean atxilotu du.