Hainbat mobilizazio egin dituzte Getxoko Tosu gunean zeuden baratzeak babesteko, han etxeak egin nahi dituztelako. Mobilizazio horietan gertatuakoengatik, hiru lagun epaituko dituzte ostiralean Getxoko Auzitegietan. Tosu Betirako taldeak salatu du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Imanol Landa Getxoko alkateak "zapalkuntza" erabiltzen dutela "argudio bakar". Bihotzetan "porlana besterik ez" edukitzea egotzi die.
Herritarrei toki horretan zer egin nahi duten ez galdetzea aurpegiratu dio taldeak Jaurlaritzako lehendakariari: "Urkullu Europan zehar ibiltzen da Euskal Herrirarentzako kontsulta eske, denon eskubidea delakoan, baina Getxon, Ibarbengoako Parkingari dagokionez, eskuhartzeko zein erabakitzeko eskubiderik ez daukagu".
9:45ean elkarretaratzea egingo dute ostiralean, epaituko dituzten hiru lagunak babesteko.