gIZARTEA

Hiru lagun hil dira Amaiurren, hegazkin txiki bat erorita

12:44etan izan da ezbeharra, Otsondo parean. Hegazkina -pribatua eta Frantziako matrikulakoa-, Marseillatik atera da eta Salamancara zihoan; bitartean, Hondarribian zen geratzekoa.

2010eko urriaren 12a
19:17
Entzun
Hiru lagun zendu dira gaur eguerdian Amaiurren, Frantziako matrikula duen hegazkin txiki bat erori ostean, Europa Press berri agentziak Nafarroako larrialdi zerbitzuetako iturriak aipatuta dioenez. Hiru lagunak hegazkinean zihoazen.

12:44etan izan da istripua, Tarte tiro eremuaren inguruan. Ehiztari batek aurkitu du hegazkina jausita, eta Nafarroako larrialdi zerbitzuetara deitu du. Haize handia dabil han gaur, eta ustez mendia jo du hegazkinak, Otsondo parean.

David Sainz larrialdi zerbitzuetako zuzendariaren arabera, hegazkina pribatua da. Marseillatik (Frantzia) atera da eta Salamancara (Espainia) zihoan, bitartean, Hondarribian zen geratzekoa.

Amaiurrera joan dira Oronozko suhiltzaileak, Elizondoko medikua, foruzainak eta gobernuaren helikopteroa. Guardia Zibilak eta foruzainek hartu dute ikerketaren ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.