Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 17:10ean gertatu da ezbeharra, AP-68 autobidean, Ablitas parean; zehazki, 234 kilometroan. Zaragozaranzko noranzkoan zihoan Ibilgailu bat errepidetik atera da, eta hormigoizko egitura bat jo du. Talka bortitzaren ondorioz, autoan zihoazen lau lagunetatik hiru hil egin dira. Beste bat larri zaurituta dago.
Istripua gertatu den tokira Tuterako suhiltzaileak eta bi anbulantzia joan dira; horietako bat, medikalizatua. Halaber, helikopteroa ere joan da zauritua ospitalera eramateko. Gainerako pertsonen bizitza salbatzeko ezin izan dute ezer egin.
Istripuaren inguruan nahasmena egon da hasieran; bi hildako eta bi zauritu zeudela adierazi dute. Gerora baieztatu da hildako kopurua.
Autoak Andorrako matrikula zuen, eta, lehen zantzuen arabera, familia bereko kideak zihoazen bertan.