Gizartea

Hiru lagun hil dira Corellako auto istripuan

Errioxan bizi ziren hirurak. Beste lagun bat zaurituta dago.

2010eko abuztuaren 27a
13:39
Entzun
10:24an gertatu da istripua, AP-68an, 202. kilometroan, Corella (Nafarroa) parean. Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, 3 lagun hil dira istripuan eta lagun bat zaurituta dago. 3 anbulantzia bertaratu dira istripu gunera, horietako bat medikalizatua. Istripua, autoa bidetik atera eta errepideko kartel baten kontra jotzean gertatu da.

Hildako hiru lagunetatik bi emakumezkoak dira eta hiruak Errioxan bizi ziren, Logroñon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.