Atentatua

Hiru lagun hil dira eta hiru zauritu Jerusalemen izandako eraso batean

Ustez palestinar batek eraso egin die hainbat israeldarri Jerusalemgo hiri zaharrean. Poliziak hil du erasotzailea.

2015eko urriaren 3a
07:46
Entzun

Gora doa tentsioa Israel eta Palestinaren artean. Gaur arratsaldean bi israeldar hil dira eta hiru zauritu Jerusalemgo hiri zaharrean gertatutako eraso batean. Israelgo Poliziak jakinarazi duenez, erasotzaileak labanaz eta pistolaz egin die eraso, bereizi gabe, hainbat judutarri. Horretan ari zela, bi lagun hil ditu eta hiru zauritu. Erasotzailea Poliziak hil du, tiroz. Lekukoen arabera, erasoa Damaskoko atetik gertu geratu da, Austriako Hospizioaren inguruan. Inguru hori oso turistikoa da.

Hamasek goraipatu egin du erasoa, eta Israelentzako "mezu argi" bat dela jakinarazi du, ohar baten bidez:  "Gure herri palestinarra prest dago hiltzeko eta atxilotua izateko Al Aksako meskita babesteko eta okupatzailea uxatzeko". 

Azken egunetan eraso bat baino gehiago izan dira Palestinan. Ostegunean, Nablusen, hainbat palestinarrek kolono familia baten aurka ekin zioten tiroz. Autoz zihozen aita, ama eta lau seme-alabak. Aita-amak hil zituzten tirokatuta. Lau seme-alabak ez zituzten zauritu. Eraso horrek liskar oldea piztu du geroztik Zisjordanian eta Jerusalemen.

Hain zuzen ere, aste honetan Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko buruak esan du Nazio Batuen Erakundean Osloko Hitzarmenak "hilda" daudela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.