Arrigorriaga parean gertatu da lehen istripu larria, gaur goizaldeko 2:30ean. Bi autok aurrez aurre jo dute, eta hirugarren bat errepidetik atera da kolpea saihesteko. Istripu horren ondorioz, 42 urteko M.D.G.V. emakumezko bilbotarra eta 22 urteko J.A.G. etxebarriarra larri zauritu dira. Lehena Gurutzetako Ospitalera eraman dute eta bigarrena Galdakaokora.
Ordubete beranduago beste istripu larri bat gertatu da Leioan, Erromoko biribilgunearen azpian dagoen tunelean, Honda markako moto bat errepidetik atera denean. Kolperaren ondorioz, 46 urteko G.B.E. Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute larri zaurituta.
Istripuak
Hiru lagun larri zauritu dira Bizkaian izandako bi istriputan
Gaur goizaldean Arrigorriagan eta Leioan gertaturiko bi istriputan hiru lagun larri zauritu dira. Lehen istripua goizaldeko 1.30ean jazo da, BI-625 errepidean, Orduñako noranzkoan, bi autok aurrez aurre jo dutenean. Bigarren istripua goizaldeko 2.30ean gertatu da, gizonezko batek gidatzen zuen motoa errepidetik irten eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu