Sanferminak

Hiru lagun oso larri seigarren entzierroan

Guztira, 13 zauritutako izan dira: zazpi adarkadaz eta sei kolpeak hartuta. Sei minutu eta bederatzi segundo iraun du, eta Universal zezenak izua sortu du.

2007ko uztailaren 12a
20:37
Entzun
Iruñeko sanferminetako seigarren entzierroa orain arteko luzeena -sei minutu eta bederatzi segundo- eta arriskutsuena izan da. Domecq markesaren ganadutegiko (Cadiz, Espainia) zezenek tentsio une ugari eragin dute. Zezen bat -Universal izenekoa- taldetik banandu da Santo Domingoko aldapa amaieran eta ibilbidea bakarrik bukatu du; lau minutu inguru egin ditu bananduta eta zazpi lagun zauritu ditu adarkadaz.

Hiru "oso larri" daudela adierazi dute osasun zerbitzuek. Bat iruindarra da: J.A.J., 48 urteko gizonezkoa. Udaletxe plazan harrapatu du zezenak, hau eskubitik -hemen ere jendea harrapatuta- ezkerrera zuzenean joan denean. Bularraldean eman dio adarkada eta orno bat hautsita du. Mexikar bat ere oso larri dagoela esan dute: R.E.A., 23 urteko gizonezkoa. Estafetan harrapatu du, eta sabelaldean bi aldiz sartu dio adarra eta behin ezkerreko iztarrean; gizonezkoa kalean geldirik zegoen albo batean, zezena bakarrik eta gelditzen ari zela. Oso larri dagoen bestea, alemaniarra da: V.V.F, 26 urteko gizonezkoa. Buruan kolpe handia dauka. Osasun zerbitzuek esan dute haietatik inork ez daukala bizitza galtzeko arriskurik.

Universal zezenak Estafeta kalean 15 metro korritu ditu kontrako noranzkoan eta Telefonika aldean ere arrisku une handiak eragin ditu.

Adarkada jaso duten beste bost lagunak ere ospitalera eraman dituzte: T.G. poloniarra (29 urte), M.L. estatubatuarra (23 urte), C.N. norvegiarra (24 urte), Jesus Angel Merino funestarra (Nafarroa; 50 urte), L.L. estatubatuarra (26 urte). Zauri larriak dituzte.

Beste bost pertsona ere eraman dituzte erietxeetara, kolpeek eragindako zauriengatik.

Zauritutako zazpi pertsona Nafarroako Ospitalera eraman dituzte eta, gainerako seiak, berriz, Virgen del Camino erietxera.

Argazkian, R.E.A. mexikarra, zaurituta. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.