Auto gidari bat larri zauritu da bart goizaldean GI-3132 errepidean, Hernani (Gipuzkoa) parean,gertatu den errepide istripuan. Halaber, beste bi lagun arin zauritu dira ezbehar berean.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zehaztu duenez, 01:40 aldera gertatu da ezbeharra: argitzeke dauden arrazoiak tarteko zauritutako hiru lagunak zihoazen ibilgailua bidetik atera da eta errepide bazterrean aparkatuta zegoen kamioi bat jo du. Talkaren ondorioz, gidaria auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera ondoren larri eraman dute Donostia Ospitalera. Erietxera berera eraman dituzte autoan zihoazen beste bi lagunak, baina zauri arinekin.
Ibilgailu batek eta kamioi batek elkar jo dute Tolosan
Horrez gain, beste istripu bat gertatu da gaur goizean GI-2634 errepidean, Tolosa (Gipuzkoa) parean): auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta, ondorioz, emakumezko bat zauritu da. Tolosako Asuntzion erietxera eraman dute. Auto pilaketak eragin ditu istripu horrek, baina dagoeneko trafikoa etorri da bere onera.
Errepideak
Hiru lagun zauritu dira Hernanin trafiko istripuan, bat larri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu