Hiru gizon zauritu dira gaur eguerdian Lasarte-Orian, furgoneta batek su hartuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Gizon batek erredura larriak izan ditu, eta Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman dute.
Citroen Junper markako furgoneta bat da erre dena, Urdaburu plazan aparkatuta zegoela. Sua itzaltzen saiatu direnean zauritu dira hirurak.
Larrien dagoenak 53 urte dauzka. Beste biek erredura arinak dauzkate —batek 21 urte ditu—, eta Donostiako erietxera eraman dituzte.