Errepideak

Hiru lagun zauritu dira Orioko gainean, bi autok elkar jota

2008ko abuztuaren 6a
15:32
Entzun
Bi autok elkar jo dute gaur goizean N-634 errepidean, Orioko gainean (Gipuzkoa). 06:20 aldera gertatu da istripua, eta talkaren ondorioz, hiru lagun zauritu dira. Donostia Ospitalera eraman dituzte hirurak, eta lehen azterketen arabera ez du ematen zauri larririk dutenik.

Zaurituak erreskatatzeko eta autoak trabatik kentzeko Ertzaintzak ordu erdiz itxi egin behar izan du errepidea noranzko bietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.