Sutea

Hiru lagun zauritu dira sute batean, Idiazabalen

Idiazabalgo (Gipuzkoa) etxebizitza batean sua piztu da bart goizaldean, eta han bizi ziren hiru lagun —bikote bat eta haien 16 hilabeteko alaba txikia— erietxera eraman behar izan dituzte, kea arnastu dutelako.

2006ko apirilaren 12a
10:23
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, goizeko bostak eta hogei inguruan jazo dira gertakariok. Bikotea eta alaba bizi ziren etxeko sukaldean piztu da sua, ezustean. Ertzaintza iritsi denean, gizona, andrea eta bien alaba balkoian zeuden, eta handik erreskatatu dituzte. Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastu dutelako. 42 urteko P.M.Q.D. gizonezkoa, 40 urteko M.C.Ñ. emakumezkoa eta bien 16 hilabeteko alaba dira zaurituak.

Eraikin bereko beste bizilagun batzuk ere atera behar izan dituzte, badaezpada, etxeetatik, baina ez dute osasun arloko laguntzarik behar izan. Suhiltzaileek itzali dute sutea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.