Las Delicias Erandioko (Bizkaia) sagardotegiko zorua hondatu egin da gaur, eta han lanean ari ziren hiru behargin zauritu egin dira, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Beheko solairura erori dira hirurak. Oraindik ez dakite zer dela-eta hondatu den zorua.
Goizeko zortzi eta laurdenean izan da ezbaharra, Jose Luis Goioaga kalean.
Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman dituzte zaurituak. Erandioko Udaltzaingoak dio ez dituztela zauri larriak. Aurpegian kolpeak dauzkate.
Lan istripua
Hiru langile zauritu dira Erandion, sagardotegi bateko zorua hondatzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu