Gizartea

Hiru milioi euro eta hiru bat hilabete beharko dituzte Bermeoko olatu horma konpontzeko

Igandetik astelehenera bitartean hautsi zen, denboralearen ondorioz.

2007ko abenduaren 12a
14:06
Entzun
Bermeoko (Bizkaia) olatu horma konpontzeko 2,75 milioi euro eta hiruzpalau hilabete beharko dira, gaur Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Igandetik astelehenera bitartean hautsi zen horma, denboralearen ondorioz.

Neguko denboraleen ondoren hasiko dira lanekin han. Hormaren 75 metro puskatu ziren olatu handien ondorioz. Jaurlaritzaren arabera, 2.500 metro kubiko harri erori ziren itsasora eta 45 tonako 200 bloke.

Denboraleagatik dozenaka itsasontzi hondoratu egin ziren -haietako bat, Bermeon-, eta Jaurlaritzak dio haien jabeek kalte-ordainen tramitazioa aseguru-etxeen bidez egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.