Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu gaur Donostian eta Errenterian (Gipuzkoa), eta hirurei gutxienez paperik gabeko 11 langile esplotatu izana egotzi diete. Espainiak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, pasa den otsailean hasi zuen Poliziak ikerketa. Paperik gabeko langileak “modu organizatuan” erabiltzen zituzten zantzuak zituzten Doner Kebab motako jatetxeetan.
Jatetxe horiek dirua zuritzeko erabiltzen zituzten, Poliziaren arabera, ustezko esplotatzaileek. Legez kanpoko pertsonen trafikotik, obretako langileak esplotatzetik eta “pisu pateretako” errenta altuetatik lortzen zuten diru hori, Poliziak adierazi duenez.
Donostiako Mirakruz kaleko jatetxe batean “pisu patera” bat atzeman zuen Poliziak. Hamar koltxoi, bainugela bat, hozkailu bat eta telebista bat aurkitu zituzten.
11 langile horiei –sei jatorriz Pakistanekoak, eta bost hegoamerikarrak- “egungo legea” ezarri diete.Hiru atxilotuak, berriz, epailearen eskuetan jarri dituzte. Poliziak oraindik ere ikerketarekin jarraituko du, auzian beste pertsona batzuk nahasita egon daitezkeelakoan.
Gizartea
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian eta Errenterian, langileak esplotatzea leporatuta
Atxilotutako guztiak jatorriz Pakistanekoak dira. Espainiako Poliziak adierazi duenez, gutxienez 11 pertsona esplotatu dituzte, guztiak paperik gabekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu