Lau lagun zeramatzan autoak. Bidetik atera da GI-631 errepidean, Azpeitia parean, eta hiru pertsona hil dira. Laugarrena larri eraman dute erietxera. 30 urte ingurukoak dira hildakoetako bi, eta 19 ditu hirugarrenak.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Zumarragako noranzkoan gertatu da istripua, 08:00ak baino lehen. Zestoako jaietatik zetozen gazteak, errepidetik atera eta hormigoizko bloke bat jo dutenean.
Azpeitia eta Errezilgo herritarrak dira guztiak. Ondorioz, bi udalek eta Zestoakoak dolu eguna ezarri dute.