euskal herria

Hiru polizia buru auzipetu dituzte 'Faisan auzian'

ETArekin kolaboratzea leporatzen die Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.

2011ko uztailaren 13a
17:32
Entzun

Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hiru polizia buru auzipetu ditu gaur 'Faisan auziko' instrukzio sumarioa amaitu ostean. Hiru horien artean Victor Garcia Hidalgo Poliziaren zuzendari ohia dago. ETArekin kolaboratzea edo ETA babestea leporatzen die epaileak, eta horrekin batera, baita sekretuak zabaltzea ere.

Jose Maria Ballesteros Arabako Poliziaren Informaziorako burua eta Enrique Pamies Poliziaren burua dira beste bi auzipetuak. 75 orrialdeko txostena idatzi du Ruzek, eta bere iritziz nahikoa arrazoi badago hiruek aipatu delituak egin zituztela pentsatzeko, ETA gertatzear ziren atxiloketaz ohartarazi zituztelakoan.

Hamahiru urteko espetxe zigorra eska dezake Fiskaltzak eurentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.