euskara

Hiru Saretak EEPren hizkuntza politika salatu du

Seaska, Euskal Haziak eta Biga Baik osatzen duten Hiru Sareta elkarteak, EEP Euskararen Erakunde Publikoak aurkeztu duen hezkuntza plana kritikatu du. Haien iritziz, EEPren planak ardatz konkretu positibo gutxi ditu, eta filosofia orokorra etsigarria da."Euskararen Erakunde Publikoak proposatzen duen planaren asmo ezak kezkatzen gaitu. Espero dugu plan horrek ez duela islatzen Frantziako Estatuak euskararekiko erakusten duen engaiamendu eskasa".

2005eko abenduaren 7a
17:14
Entzun
EEPren —estatua, hezkuntza, departamentua, eskualdea eta tokiko hautetsiek osatzen dute— planak ez du euskararen garapena sustatzeko asmorik azaltzen Hiru Saretaren iritzian. EEPren tendentzia naturala, hiru ereduetako lan militanteen ondorioa dela diote.

Irakaskuntzaren orokortzea eskatzen du Hiru Saretak, helburu zehatzak epeetan finkatzea, bigarren mailako ikastetxe elebidunetan parekotasunaren zinezko erabilpena (orain sei ordu dira euskaraz), behar kualitatibo eta kuantitatiboei ahalak ematea eta emaitzak ebaluatzea, horretarako, euskararen ezagutza maila neurtzeko azterketa eskatuz.

EEPk egin dezakeen gutxiena egiten duela salatu dute, azpimarratuz ez dutela hizkuntza politika aurkeztu, hezkuntzarako neurriak baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.