SEXU ERASOAK

Hiru sexu eraso salatu dituzte Baionako festetan

Hiru emakumek salatu dituzte: ukitu bat eta bi bortxaketa izan dira.

jarraia137464.jpg
Eneko Etxegarai Urain.
2017ko abuztuaren 2a
11:14
Entzun

Baionako (Lapurdi) festetan gertatu hiru sexu erasoren harira jarri salaketen berri eman du goizean Baionako epaitegiko prokuradoreak. Lehen salaketa gizon batek emakume bati egin ukitu batengatik izan da; zehaztu dute “azken hori oihuka hasi denean erasotzaileak korrika” alde egin duela. Antzekotasunak dituzten beste bi kasuak bortxaketa salaketak izan dira. Bietan, emakumeak “ustezko erasotzailea” bere etxebizitzara segitzea onartu, eta bertan gertatu da “ustezko bortxaketa”. Horietako bat “inkestaren arabera ezin da oraingoz bortxaketatzat  kalifikatu”, azaldu du prokuradoreak. Bigarrenaren kasuan, salaketa atzo jarria izan da, eta “inkesta zabaldu berri” dutela azaldu du.

Festen hasieran, Iruñeko (Nafarroa) Udalak egin bezala, Baionako Herriko Etxeak azaldu zuen salaketa ere jarriko zuela sexu erasorik balitz. Ez da argi geratu halakorik gertatuko ote den edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.