Hiru soldadu eta ekintzaile bat hil dira PKKren azken erasoan

2015eko uztailaren 30a
18:44
Entzun

Turkia hego-ekialdean, Sirnak probintzian, konboi militar baten kontra eginiko erasoan hiru soldadu eta ekintzaile bat hil direla zabaldu du Turkiako armadak. PKKri egotzi diote erasoa. Armadaren arabera, dagoeneko bederatzi militar hil dira antzeko atentatuetan. Bart, polizia turkiar bat eta herritar bat hil ziren gisa bereko eraso batean. 

Bien bitartean, Irak iparraldeko bonbardaketek ez dute etenik; gaur ere PKKren egoitzen kontra egin ditu erasoak Turkiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.