Pasaiakoa (argazkian; Oarsoaldeko Hitza)) izan da lehendabiziko sutea: atzo gaueko hamaikak pasatxo zirela, Azkuene kaleko 22. atariko etxebizitza batean sua piztu zen, lehen hipotesien arabera, etxetresnaren batean gainkarga elektrikoa izan delako. Ertzaintzak azaldu duenez, eraikin osoko bizilagunak aterarazi dituzte, eta, badaezpada, kanpoan igaro behar izan dute gaua. Hala ere, ez da inor zauritu. Sutea piztu zen etxebizitza hutsa zegoela esan dute inguruko bizilagunek, egun hauetan ospitalean dagoelako etxebizitzan bizi diren bi biztanleetako bat, eta bestea, gaixoa zaintzen zegoelako.
Handik gutxira, 23:20 aldera, Zallako (Bizkaia) Papelera Española-Virtisu enpresako edukiontzi batek su hartu du. Suhiltzaileek itzali dute, eta han ere ez du inork minik hartu.
Goizaldean, azkenik, hirurak eta hamar aldera, Bilboko Uribarri kaleko 44. atariko etxebizitza batean sortu da sutea. Ertzaintzak azaldu duenez, koltxoi batek hartu du su, eta handik zabaldu da. Bi emakumezko bizi dira etxebizitza horretan, baina zauritu gabe atera ahal izan dute.
Hiru sute izan dira bart, Pasaian, Zallan eta Bilbon
Pasaian (Gipuzkoa) eta Bilbon bi etxebizitzak hartu dute su; Zallan (Bizkaia), berriz, paper enpresa batean. Inor ez da zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu