Unibertsitateak

Hiru unibertsitateen arteko elkarkidetza eskatu du Ibarretxek

Gaur goizean Deustuko unibertsitateko ikasturtearen hasiera ekitaldian, Deustuko Unibertsitateari, Mondragoi Unibertsitateari, EHUri eta Administrazioari elkarlanean aritzeko eskatu die Jaularitzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Aurten Eusko Legebiltzarrean onartutako euskal unibertsitate sistema berria eratzea da helburua. Aukera hau "historian lehen aldiz" ematen dela azpimarratu du lehendakariak, eta Administrazioarentzat ere erronka bat dela adierazi du: "etorkizuna nolakoa izan behar duen hausnartzeko eta unibertsitate bakoitzak sistema ireki honi zer eman diezaiokeen jakiteko balioko du".

2004ko irailaren 27a
15:49
Entzun
Elkarkidetza horrek Euskal Herriko hezkuntza maila etorkizunean Finlandia eta Suediak duten mailekin parekatzea du helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.